Inauteriak

Inauterietako kartel lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 1a, 00:00

Martxan da inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa, eta proposamenak aurkezteko azken eguna abenduaren 9a izango da. Abenduaren 31n jakinaraziko dute irabazlearen izena.

URTERO bezala, martxan da dagoeneko 2020ko inauteriak iragartzeko kartela aukera­tze­ko lehiaketa. Ohi bezala, edo­nork parte hartu dezakeela adierazi du Udalak.

Haiek dagoeneko aurkeztu ditzakete proposamenak, eta aben­dua­ren 9a izango da horiek aur­kezteko azkeneko eguna.


Komunikazio ez-sexista bermatzea, ezinbestekoa

Lehiaketan parte hartzeko hainbat baldintza bete behar dira: jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera eta 48cm-ko altuera izango dute, eta ezinbestekoa da formatu digitalean aurkez­tea. Gainera, karte­la­k, Herna­niko inauteriak 2020 izen­bu­rua izan behar du. Komu­nika­zio ez-sexista ere bermatu beharko du. 

300 euroko saria, kartel irabazleak

Behin epea bukatuta, inau­terietako Jai Batzor­deak aur-kez­­tutakoen artean, lau au­ke­ratuko ditu, ondoren, herrita­rrek bozkatu ditzaten. 

Bozkatzeko epe hori aben­duaren 11tik 26ra izango da, eta bi bide izango dituzte he­rritarrek botoa emateko: in­ter­net bidez, edo Bi­­te­rin ber­tan. Urtea bukatu aurretik, aben­duaren 31n, jakinara­ziko da irabazlearen izena. 

Sari bakarra izango da; kartel bozkatuenak 300 eu­roko balea jasoko du, Be­rriako dendetan erabiltzeko. 

Oinarriak osorik ikusteko, hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!