KONTRAKANTXA

Ikasle Jaialdia bihar, lau kontzerturekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 30a, 00:00

Kontrakantxa gaztetxean izango da, 19:00etan hasita, Ibaetako ikasle mugimenduak antolatuta.

Festa giroa nagusituko da bihar, Kontrakantxa gaztetxean. Ikasle Jaialdia izango da bertan, Ibaetako ikasle mugimenduak antolatuta.
Arratsaldeko 19:00etan ha­siko da festa, gaztetxea ireki­tzearekin batera; eta musika ere izango da, Zarata Selek­tion & Ber­bain­dde Sound taldearen eskutik.

Eta ondoren, 22:00etatik aurrera, hiru kontzertu eskainiko dituzte: Trikoma Banda, Eztanda, eta Bassagain Soinu Sistema taldeek joko dute.

Jantoki Soziala, etzi
Ostiralerako ere jarri du zita, Kontrakantxa gaztetxeak. Jan­toki Soziala zabalduko dute, iluntzeko 21:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!