Kantuz abesbatza

Laguardian kantari eta Bastidan bisitari, asteburu berezian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 30a, 00:00

Arabako Errioxan izan dira Kantuz abesbatzako kideak, asteburupasa. Pilareko Ama Birjinaren kaperan kantatu zuten, «harrera ederra» jasota.

Berezia izan da aurreko asteburua, Kantuz abesbatzako ki­deentzat. Irteera egin zuten Arabako Errioxara, asteburu­pa­sa, «gure kantuak bertakoei es­kaintzeko». Baina kantari bakarrik ez, bisitari ere aritu ziren, Laguardian eta Bastidan.

Larunbatean abiatu ziren Hernanitik, Laguardiara bidean. Eta bertako San Joan elizan, Pilareko Ama Birjinaren kaperan eskaini zuten emanaldia: «harrera ederra izan genuen, eta baita gogotsu kan­tatu ere», adierazi dute.

Eta han zeudela aprobetxatuz... «Ez genuen denborarik galdu, eta bisita egin genion herri eder horri». Hango upategi batera ere jo zuten gero, «bertako ardo goxoak proba­tzeko», kontatu dute.

Han pasa zuten gaua ere, eta hurrengo egunean, igandearekin, Bastidako herrira egin zuten bisita. Herria ikusi, eta bazkari eder baten bueltan borobildu zuten asteburua, etxera bueltatu aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!