udal egutegia

Udal egutegiko 13 argazkiak, aukeratuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 30a, 00:00

'Emakumea ahalduntzeko artea' argazkia, Aurora Alesanco Osesena.

Hernaniko Udalak jakinarazi du, zein diren ‘Hernaniko Koloreak’ argazki lehiaketaren irabazleak. Abenduan zehar banatuko ditu 2020ko egutegiak Udalak, eta 4.000 ale argitaratuko dira, guztira.

Aukeratu ditu epaimahaiak, Hernaniko Koloreak argazki lehiaketaren irabazleak: 2020 urteko udal egutegia osatuko duten 13 argazkiak, alegia.

Honakoak dira, argazkien izenburuak eta irabazleen izen-abizenak: Emakumea ahal­dun­­­tze­­­ko artea eta Zinkolore, Au­ro­ra Alesanco Osesenak; Iluna­barra, Nagore Ruiz de Arbulo Urreiztirena; Hernaniko hagina eta Zeruko Argia, Jose Luis Ira­o­la Peñarenak; Bixtak eta Bos­teko, Asier Goya Etxebe­rria­re­nak; Islada, forma eta kolore jo­lasa eta Zuritzen, Agurtzane Eizmendi Zabalarenak; Green eta Gorriaren gainean, Felix He­rrero de Gregoriorenak; Ha­rrizko zuhaitzak, Borja Gil Fer­nandezena; eta Cerezo japo­nés, Maite Arrietarena.

Irabazle bakoitzak, 40 eu­ro­­ko erosketa txartela jasoko du opari, aukeratutako argazki bakoitzeko. Berriak elkarteko dendetan erabili ahal izango dituzte, txartel horiek.

Azaroaren hasieratik ikusgai, Biterin
Aukeratutako 13 argazkiekin, erakusketa jarriko dute Biteri­ko pasilloan; eta ikusgai egon­go dira, azaroaren hasieratik, abenduaren aurreneko astera.
Hain justu, abenduan argi­taratuko ditu 2020ko egu­te­gi­ak, Udalak. Guztira, 4.000 ale inprimatuko dituzte, eta udal eraikinetan banatuko dituzte, abendu osoan zehar.

Partehartze zabala izan du, Hernaniko Koloreak lehia­ketak: 20 egilek aurkeztu dituzte be­raien argazkiak; eta 97 argazki izan dira guztira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!