Udal Euskaltegia

Nomofobikak Biterin, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 30a, 00:00

Umore tonuan erakutsiko dute, esaterako, nola bizi duten adineko emakumeek mugikorrekiko menpekotasuna.

‘Sarean kateatuak’ antzezlana eskainiko dute web-serieko protagonistek, 18:00etan. Doakoa da. Mugikorrekiko menpekotasuna izango dute hizpide, eta horri aurre egiteko terapia bat egingo dute.

Antzerki saioa izango da gaur arratsaldean, Biterin, Herna­ni­­ko Udal Euskaltegiak anto­la­tu­­ta. Arratsaldeko 18:00etan ha­­sita, Sarean kateatuak emanal­dia eskainiko dute Nomofo­bi­kak taldekoek: Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarralde aktoreek. Web-seriea ere ba­dau­­kate, www.nomofobikak.eus web orrian, eta peluka ber­de­ak jantzita, egiten diote aurre terapia bati, mugikorrekiko de­pendentzia gainditzeko.

Hain justu, hori izango du­te gaurko antzezlaneko gaia. Ikusleekin batera egingo dute terapia: menpekotasuna zen­ba­­tekoa den neurtzeko test ba­tekin hasi, eta erakutsiko dute nola bizi duten hori, ofizio ez­ber­dinetako langileek, nera­be­ek edo­ adineko emakumeek, beti umo­re tonuan. 
Doakoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!