gaztelekua

Gau Beltzeko zita hirukoitza, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Ostegunera bitarte, Gau Beltzarekin lotutako ekintzak izango dira Gaztelekuan. Gaur, maskarak, dekorazioa eta bideoak.

EGun bereziak izango dira da­tozenak, Hernaniko Gaztele­ku­an. Izan ere, gaur hasi eta ostegunera bitarte, zita hiru­koitza jarri dute, Gau Beltzari eskainitako ekintzekin.

Ostegunean izango da Gau Beltza edo Halloween gaua, eta horri begira prestatuko dira, gazteak. Gaur arratsal­dean, mas­karak eta deko­ra­zioa landuko dituzte, eta Gau Beltzeko bide­oak ikusi.

Gau Beltzerako prestatzen jarraituko dute, bihar ere. Eta zehazki, egingo dituzte gaia­rekin girotutako galletak, eta pres­tatuko dituzte mozorroak eta makillajea.

Eta azkenik, ostegunean, Gau Beltzaren egunean, peli­ku­la ikusiko dute, eta photo­calla jarriko dute, mozo­rro­e­kin argazkiak ateratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!