Dobera Euskara Elkartea

‘Baietz Hernanik!’ erronkaren liburua aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Ekimenak eman zuenari buruzko liburua idatzi du Amagoia Mujika Telleriak. 19:00etan izango da aurkezpena, Biterin.

Urtebeteko erronka izan zen Baietz Hernanik!, Euskara Ari Du taldeak martxan jarri zue­na, herrian euskeraren era­bi­lera indartu eta areagotzeko. Eta erronkak eman zuenaren inguruan, liburua idatzi du Amagoia Mujika Telleriak.

Liburua argitaratu berri du Dobera Euskara Elkarteak, eta aurkezteko, gaur jarri dute zita. Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Egilea bera izango da aur­kezpenean, eta liburuari bu­ruzko azalpenak emango ditu. Bertan egongo dira, baita ere, liburuan azaltzen diren zen­bait erronkalari, eta beraien esperientzia kontatuko dute, aurkezpen ekitaldian.

Izan ere, Baietz Hernanik! ekimenak eman zuenaz gain, erronkan parte hartu zuten hainbat herritarren espe­rien­tziak ere bildu ditu Mujikak.

 

Liburu bana, bertaratuei

Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, aurkezpenera gertu­ra­tzeko; eta bertaratzen dire­nek, liburuaren ale bana ja­so­ko dute, doan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!