aire garbia

Bilera gaur arratsaldean, Aire Garbiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Bilerei segida emango die gaur, Hernaniko Aire Garbia taldeak. Biterin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Eta deialdi berezia luzatu diete, beraiekin harremanetan jarri daitezen, noizbait salaketaren bat jarri dutenei, inguruko industria guneek eragindako usainengatik edo arnasketa arazoengatik, Osasun Sailean, Udalean edota bestelako erakunde publikoren batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!