Kaxko elkartea

Udazkenarekin batera, gaztainek ordezkatuko dituzte liburuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Kaxko elkarteak jakinarazi du, laster hasiko direla berriro gaztainak saltzen, Plaza Berrin dagoen egurrezko postuan.

Orain urte batzuk jarri zuten, gaztain postu tradizionalak ez galtzeko helburuarekin, Plaza Berriko egurrezko etxola. Bai­na gaztainak saltzeko baka­rrik ez, beste zeregin baterako ere baliatu dute txokoa, maiatzetik hona: liburuak eta aldizkariak trukatzeko gunea izan da, Eu­ro­pa mailan zabaldutako Libu­ruak kalera ekimenarekin bat eginez.

Udaberrirako eta udarako ekimena izan da liburu eta al­dizkariena; eta orain, udaz­ke­na iristearekin batera, berriro hartuko dute gaztainek, liburu eta aldizkarien tokia. Izan ere, Kaxko elkarteak aurreratu du, laster hasiko direla berriro gaz­tainak saltzen, postuan.

«Hernaniko bizilagunei ja­kinarazi nahi diegu, udaz­ke­na­rekin bueltatuko garela, inpri­matutako paperarekin egin­da­ko kukurutxoekin, gaztain errez beteta; berriro ere zikintzeko eskuak, betiko plazerekin», na­barmendu dute elkartetik.

Hori horrela, bertatik ken­du­­ko dituzte liburu eta aldiz­ka­riak, oraingoz behintzat. Pro­ba modura jarri zuten martxan Liburuak kalera ekimena, aur­tengo udaberrian; baina lite­ke­ena da, gaztain denboraldia bukatu eta berriro udaberrian sartzean, liburu bidaiariak pos­tura bueltatzea, trukaketarako gunean: «zuk irakurtzen du­zu­na, interesgarria da gaine­ra­ko­ek ere irakurtzeko», diote. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!