ipar martxa

Sei hernaniarrek podiumera igotzea lortu dute Ipar Martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Ipar Martxan parte hartu zuten hiru hernaniarrak.

Pasa den larunbatean Ipar Martxako Espainiako Kopako azken froga jokatu zen, eta bertan izan ziren sei hernaniar. 

Aurreko larunbatean, Mira­mon­go basoan, Ipar Martxako Espainiako Kopako azken fro­ga ospatu zen. Bertaratu zirenak, Espainiar estatuko mar­txalari onenak ziren, jokoan bai zegoen Ipar Martxako Espai­niako kopako azken sailkapena.

Club Vasco de Camping El­kar­­te­ko sei hernaniarrek ez zuten  hutsik egin eta denek lortu zuten podiumera igotzea.   Beraz aurreko asteburua, borobila izan zen askorentzat. 

Club Vasco de Camping Elkarteko sei hernaniarrek ez zuten hutsik egin.

Espainiako kopako azken sailkapena

Visi Madina, hirugarren gelditu zen, VET-C mailan, Alberto Arenales berriz, txapelduna izan zen, VET-B mailan eta bi­garren absolutuan. Azkenik Agus­tin Urretabizkaia azpi txapeldunaren postua lortu zuen, VET-B maila.

Larunbateko lasterketa, Ipar Martxako Espaniako Kopako azken froga jokatzeaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ere egin zen, eta bertan izan zen Marijo Villalba eta Alberto Arenales, biak txapeldunak gainera. Agustin Urretabizkaia bigarren postuan gelditu zen eta Arantxa Astigarrraga eta David Guiradok hirugarren postuari eutsi zioten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!