LEYRE TRAIL

Hirugarren Senper, Leyre Trailen

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Leyre Bertikalaren podiumera igotzea lortu zuen Maider Senper hernaniarrak. Argazkia: Toño Miranda.

00:57:56 denborarekin bukatu zuen 3,9 kilometroko ibilbidea.

Igandean izan zen lehenengo aldiz Leyre Trail lasterketaren kilometro bertikalari dagokion txapelketa, eta bertan izan zen Maider Senper hernaniarra. Podiumera igotzea lortu zuen, gainera, emakumezkoetan hi­ru­garren eginda 00:57:56 denborarekin.

Yesatik Arangoitira
3,9 kilometroko ibilbidea egin zuen, 900 metroko desnibel po­­sitiboarekin. Yesan hasi eta Arangoitiko gailurrera arte egin zuten (1356 metrora), par­te hartu zuten 150 korrikalarik, tartean Senperrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!