Odol emaileak

Odola emateko fideltasunari esker ona, 22 hernaniarri

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Diploma jaso zuten odol emaileetako batzuk, igandean, Urnietako Oianume jatetxean.

Urtero bezala, Oianume jatetxean egin zuten bazkaria, odol emaileek; eta diploma bana jaso zuten, estrakzio gehienekoek.

Bazkari baten bueltan esker­tu zieten odol emaileei, beste urte batez, erakutsitako fidel­tasuna. Urnietako Oianume ja­tetxean egin zuen festa, Gi­puzkoako Odol Emaileen El­kar­teko Oria Beheko Ordez­ka­ritzak, Hernanikoek tartean; eta ohi bezala, omendu zi­tuz­ten estrakzio kopuru haun­diak pilatu dituztenak, da­go­e­neko. Horrela, diploma jaso zuten 22 hernania­rrek. 25 estrakzio egiteagatik omendu zituzten Pe­dro He­rre­­ro, Soraya Itu­rralde, Ce­cilio Jaure­gui, Unai La­cadena, Jose An­­tonio Ochoto­re­na, M. Re­sur Ola­zabal, Be­goña Or­mazabal eta Iña­ki Urreta­biz­kaia; 40 es­trak­zio­ra iristeagatik, M. Te­re­sa Mon­ge eta M. Jo­se­fa Ola­­riaga; 50 odol ema­te­ren­ga­tik, Eneko Ayestaran, Jo­se M. Bergaretxe, Juan Ber­ga­retxe, Leoncio Lekuona eta Fer­nando Narvarte; 60ra iristeagatik, Jo­­se­fa Alcorta, Adelaida De Celis, Asun­ción Ochotorena, eta Angelines Vera; 75 es­trak­zio izateagatik, Manuel Iras­torza eta Francisco Javier Ro­driguez; eta azkenik, 100 odol emateren zifra borobilera iristeagatik, F­rancisco Javier Ormaechea omendu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!