udal iburutegia

‘Zigorgabeko loria’ komikiari buruz gaur, Josean Olaberekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

‘Zigorgabeko loria’ komikiaren irudietako bat.

Solasaldia egingo dute, 20:00etan, egilea bertan dela.

Segida izango dute gaur, ko­mikiei buruzko solasaldiek, Hernaniko udal liburutegian. Eta oraingoan, Josean Olabe­ren Zigorgabeko loria komi­kiari buruz ariko dira. Ilun­tzeko 20:00etan hasita, Alai Zubimendik gidatuko du sa­ioa, eta bertan izango da ko­mikiaren egilea bera ere. Gipuzkoako historiaren zati bat eraman du komi­ki­ra, Olabek. 1813ko Donostian dago kokatuta. Bu­ka­­tzear da Napoleonen oku­pa­zio­a­ren ga­raia penintsulan: ge­rri­lak eta armada espainiarrak, indar britainiarrek eta por­tu­­galda­rrek lagunduta, atzera da­ra­makite Joseph Bona­par­te­ren gobernua, muga­rantz. Han da­­­go zain Donostia, han dago zain loria...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!