Hernaniko senior taldeak Udapa Lankide, Euskadiko txapeldun ordea gainditu du Gasteizen

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 29a, 00:00

Hernani 2 infantil taldea boleibolean hasi berri diren neskekin dago osatua.

2-1 atzetik joan eta gero azken bi jokoak irabazita, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute bi partidu jokatu eta gero.

Asteburu bikaina izan da Her­naniko taldeentzako. Lau taldeek emaitza onak lortu dituzte; hiru garaipen eta porrot bat besterik ez. 
Senior mutilek partidu zai­la zuten Gasteizen Udapa Lan­kide taldearen aurka. Azken fi­nean, iaz Euskadiko txapeldun orde geratu ziren gasteiztarrak eta hernaniarrek, berriz, talde berria dute eta bigarren partidua zuten. Hala ere, garaipen haundia lor­tu zuten hernaniarrek 2-3, 2-1 emaitzari buelta emanda, gainera.

Partidua oso gogorra suertatu zen hasieratik, eta herna­nia­rrek oso serio jokatu zuten lehen jokoa, beti aurretik. Mar­kagailuan hiru puntuko abantaila mantenduz, horrela iritsi ziren azken puntuetara eta 23-25 irabaztea lortu zuten lehen joko hori. Bigarren eta hirugarren jokoan, etxekoek zuten guztia eman zuten eta hernaniarrek akats dezente egin zituzten, bereziki sakeak bil­tzerakoan eta gasteiztarrek ez zuten barkatu, 25-13 eta 25-15 irabaziz, 2-1 aurretik jarriz.

Hala ere, boleibolean azken pun­tua egin arte ezin izaten da esan irabazita dagoenik partidua. Laugarren jokoan, hernaniarrek erabat gainditu zuten etxe­ko taldea 9-25.

Horrela, bosgarren joko erabakiorrean hernaniarrek segida eman zioten laugarren joko onari eta etxekoen premia eta urduritasuna aprobetxatuz 10-15 irabazi zuten 2-3ko markagailua lortuz. 

Herna­ni­arrek, oraingoz, bi partidutan bi garaipen lortu dituzte. Meritu haundia dute boleibol taldeek, kontuan izanik entrenatzeko ordutegi oso murriztua dutela kiroldegian, eta egoera hau epe oso laburrean aldatzea eskatu diete arduradunei.

Infantil nesken garaipen bat eta kadeteetan bestea
Larunbat goizean infantil nesken bi taldeek jokatu zuten. Hernani 1 taldeak Summa Aldapeta taldea erraz gainditu zuen, 3-0 irabaziz eta aurreko astean izandako urduritasunak uxatuz.

Infantil mailan ere, Hernani 2 taldeak jokatu zuen bere lehen partidua eta hori nabaritu zen. Talde honetako jokalariak boleibolean jokatzen zuten lehen partidua izan zuten eta Fortuna txikik 0-3 gainditu zituen, baina ez zuten garaipena erraz lortu, 13-25, 18-25, 20-25 amaitu baitziren jokoak. 

Kadete nesketan, berriz, Hernani 2 taldeak Fortuna 2 taldearen etxean jokatu zuen, eta ez zion aukerarik eman etxeko taldeari 0-3 irabazita. Horrela, bere nagusitasuna erakutsiz beste taldeei, aurten goiko postuetan egon behar duen taldea osatu bai dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!