PSE-EE

Gobernu-programa zehazteko eskatuko du PSE-EEk, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 28a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izango da urriko Plenoa, udaletxean.

Ple­no­rako deialdia egin du Uda­lak biharko. 19:00­e­tan izango da, udaletxean.

Denera, hamalau puntu aztertuko dituzte, tartean, PSE-EEk aurkeztutako mozioarena.

Ohar baten bidez azaldu duenez, Udal gobernuari eskatu dio «hilabeteko epean lau urte hauetarako gobernu-programa aurkeztu dezan». Ricardo Cres­po bozeramailearen ustez, «go­bernu baten kudeaketak programa koherente bat izan behar du oinarri, eta legegintzaldia hasi zenetik hiru hilabetera ez dago gobernu-ekintza argirik. Ez dakigu beren lehentasunak zeintzuk diren; ezta zertan ahaleginduko diren gehi­en ere», azaldu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!