HERNANI ERABAKI

22 proposamen aurten, herritarren esku

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 28a, 00:00

Gaur aurkeztuko dituzte, aurrenekoz, aurrekontu parte-hartzaileen bozkatze-fasera iritsi diren proposamenak. Arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Azkeneko fasean dago jada Hernani Erabaki aurrekontu parte-hartzaileen prozesua. Gaur hasi eta azaroaren 24ra arte, 2020ko udal aurrekon­tuaren 500.000 euro zertara bideratu nahi duten erabakiko dute hernaniarrek.

Aurten, 22 proposamene­tatik 10 hautatu beharko di­tuz­te 16 urtetik gorakoek. Gaur jakina­raziko dute 22 horiek zein­­tzuk di­ren; arratsaldeko 18:00etan izan­go da hori, ud­aletxeko areto nagusian.

Ordutik aurrera, hainbat bide izango dituzte herritarrek botoa emateko: eraba­ki.her­na­­ni.eus webgunean egin ahal izango da; udal eraikinetan eta auzo lokaletan dauden postontzien bidez; baita auzoz auzoko saioetan ere.

Latsunbeberrin izango da aurreneko saioa etzi, 19:30e­tan, auzoko lokalean.

EGUTEGIA

UDALETXEA (Aurkezpena) urriak 28 (astelehena) 18:00etan
LATSUNBEBERRI urriak 30 (asteazkena) 19:30eTan
ANTZIOLA (Bidebieta plaza) azaroak 4 (astelehena) 16:30etatik 18:00etara
LIZEAGA azaroak 6 (asteazkena) 19:30etan
SORGINTXULO azaroak 11 (astelehena) 19:00etan
PORTU azaroak 13 (asteazkena) 19:00etan
PLAZA BERRI azaroak 14 (osteguna) 16:30etatik 18:30etara
ZIKUÑAGA azaroak 18 (astelehena) 19:30etan
ETXEBERRI-FLORIDA azaroak 20 (asteazkena) 19:00etan
KARABEL azaroak 21 (osteguna) 18:00etan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!