Dobera Euskara Elkartea

Erronkalarien esperientziak, liburuan jasota

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 28a, 00:00

Euskara Ari Du egitasmoaren ‘Baietz Hernanik!’ erronka laburbiltzen duen liburua idatzi du Amagoia Mujikak; bihar aurkeztuko dute, arratsaldeko 19:00etan, Biteri Kultur Etxean.

Hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu, Baietz Hernanik! erronka bota zuen Euskara Ari Du egitasmoak 2018an. Ia urtebete iraun zuen espe­rien­tzia izan zen; urteak eman zuena, liburuan bildu dute. Bihar aurkeztuko du Do­bera Euskara Elkarteak, jen­dau­rrrean. Arratsaldeko 19:00­e­tan jarri dute zita, Biteri kultur etxean.

Amagoia Mujikak idatzia

Amagoia Mujika Telleria ka­zetariak idatzitako liburua da, eta erronkaren nondik-nora­koak azaltzeaz gain, hainbat erronkalariren esperientziak ere jasotzen ditu. Hain zuzen, biharko aur­kezpenean, haiek izango dira protagonista. Mujikak egingo du aurkezpena, eta erron­kalariek hartuko dute hitza, baita ere.

Aurkezpenera bertaratzen diren herritarrek liburua jasoko dute, debalde.

Liburua, aurkezpenean bertan

Jakinarazi dutenez, aurkez­penera bertaratzen diren he­rritarrek liburua jasoko dute, debalde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!