Txantxillako Festak

Intxauspe eta Fernandez, arimen aurretik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 27a, 00:00

Lasterketaren ondoren jaso zituzten sariak gizon eta emakume azkarrenek.

Santa Barbara igo zuten 30 bat korrikalarik; arimek, aldiz, kalejira.

Sasoi betean hasi zuten eguna atzo Txantxillako auzotarrek he­rri lasterketarekin; arimek hartu zieten lekukoa arratsaldean kalejirarekin festei agur esateko.

 

30 bat korrikalari

Herri lasterketaren bigarren edi­zioan, Xabi Intxauspe hernaniarra izan zen azkarrena gizonetan San­ta Barbara igo­tzen (0:26:49); emakumeetan, al­diz, Ane Fernandez donostiarra (0:34:05). Jarraian iritsi di­ra: gizonezkoetan, Iñigo Gurru­txaga donostiarra eta Xabat Pa­gola hernaniarra; eta emakumezkoetan, Ana Rodriguez hernaniarra eta Arantxa Atxuka­rro berastegiarra. 

 

 

Erlazionatuak

Txantxillako festak 2019

Kronika - Erredakzioa 2019 urr 26 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!