Diska eta Liburuen Azoka

Diska eta liburuen azoka gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 27a, 00:00

Goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00ak bitarte izango da aukera diska eta liburuak merke-merke erosteko. Material bilketa ere egingo dutela adierazi du Kaleko Kultur Elkarteak.

Beste behin ere, diska eta li­bu­­ruen azoka jarriko du Ka­leko Kultur Elkarteak Plaza Be­rrin. Gaur jarriko dute pos­tua, ohi bezala, goizeko 10:30etatik eguer­diko 14:00ak bitarte.

 

1.000tik gora material

Hernaniarrek denetarik to­pa­tu ahal izango dute Kaleko Kultur Elkarteak Plaza Berrin jarriko duen postuan. Denera, 1.000 izenbururen artean aukeratu ahal izango da; tartean izango dira diskak, CDak  eta liburuak. 

 

Material bilketa, ere bai

Materiala saltzeaz aparte, bilketa ere egingo dutela adierazi dute: «nahi duenak, erabiltzen ez dituen liburu, musika-CDak eta binilozko diskoak eman ditzake». Dena den, jakinarazi dute ez dela jasoko ez entziklopediarik, ezta rebistarik ere.
Egunean bertan ez ezik, haiekin harremanetan jarriz ere, jasotzen dute material hori. Horretarako, azokasoli­da­rio@gmail.com helbidera idatzi behar zaie. 

Azokaren inguruan infor­mazio gehiago behar duena­rentzat, webgunea ere badute: www.azoka­solida­rio.­eus. Egiten dituzten ekintza guz­tien berri ematen dute bertan, modu irekian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!