Odol Emaileen Elkartea

25 hernaniarrek jasoko dute diploma gaur, odola emateagatik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 27a, 00:00

Eguerdiko 13:15etan hasiko da festa, Urnietako Oianume jatetxean.

Urteroko festa izango du gaur Gipuzkoako Odol Emaile­en Elkarteko Oria Beheko Or­dezkaritzak, tartean, Her­na­nikoak. 25 emate baino gehi­a­go egin dituztenak omen­duko dituzte, aurten, 25 hernaniar izango dira bertan.

Ohi bezala, Urnietako Oia­nume jatetxean izango dute fes­ta, 13:15etan ha­sita. Orduan egingo zaie on­gietorria ordulaurden beranduago omendu­ak izango direnei. Ondoren, baz­karia izango dute.

 

25 hernaniarrek, diploma

Omendu horien artean izango dira hernaniarrak. 25 estrakzio egin izanagatik 9 omenduko di­­tuzte: Pe­dro Herrero Alva­rez, Soraya Itu­rralde Prieto, Ce­cilio Jaure­gui Rodriguez, Unai La­cadena Arrieta, Jose An­­tonio Ochoto­re­na Eguile­gor, M. Re­sur Ola­zabal Peña­garikano, Be­goña Or­mazabal Esteban, Jose Mi­guel Sanchez Gonzalez, Iña­ki Urretabizkaia Landaberea. 

40 estrakzio egiteagatik: Ixi­ar Balda Etxarri, M. Teresa Mon­ge Arraras, eta M. Josefa Ola­riaga Men­diguren. 50 es­traziogatik: Eneko Ayestaran Biu­rra­­rena, Jose M. Bergaretxe Anabitarte, Juan Bergaretxe Ana­bitarte, Leoncio Lekuona Goya, Fernando Narvarte Sa­la­berria, eta Eduardo Zabala Sarobe.

60 estrakziogatik, beste lau: Josefa Alcorta Irazusta, Adelaida De Celis Baños, Asun­ción Ochotorena Loinaz, eta Angelines Vera Aguado.

75 aldiz eman izanagatik: Manuel Irastorza Goitia eta Francisco Javier Rodriguez Apa­olaza. Eta azkenik, 100 es­trakziogatik: Francisco Ja­vier Ormaechea Arriaran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!