Errugbia

Azkeneko momentuan ihes, garaipenak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 27a, 00:00

Giro ederrarekin jokatu zuten partidua Landaren.

24-30 galdu zuen atzo Hernanik Burgosen kontra, etxean; defentsako bonusa lortu zuten, hala ere. Ondorioz, hiru punturekin, Heinekin Ligako azken postura jaitsi dira hernaniarrak.

Azken momentura arte eutsi behar izan zioten hernanirrek Landaren, baina ezin izan zuten. Partidu parekatua izan arren, Burgos gailendu zen bukaeran 24-30eko marka­gailu­a­rekin. Hernanik, hala ere, defentsako bonusa esku­ratzea lortu zuen.

 

Lehenengo zatian, Burgos aurretik

Burgos bisitariak estreinatu zuen markagailua 7garren mi­nu­tuan, eta aurretik ja­rraitu zuen atsedenera arte [3-20]. 
Aldaketa bigarren zatian eto­rri zen. Orduan egin zi­tuz­ten hernaniarrek partiduko hi­ru entsaioak. Azkenekoan, gaine­ra, Burgosen aurretik jartzea lor­tu zuten [24-23] 68garren minutuan.
Hala ere, ez zuten man­tentzea lortu eta galdu egin zuten. Ondorioz, hiru puntu­rekin, Heineken Ligako azken postura jaitsi da Hernani. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!