Babestutako edukia

Hernaniko bakailao pintxo onenak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Txilibita taberna, Txoko Ka­fe-Bar eta Aralar ta­bernako pin­txoak izan dira, hurrenez hurren, VIII. Bakailao Asteko pintxo lehiketako ira­baz­leak. Parte hartu duten 26 pintxoen artean, eta herritarren epai zorrotzaren arabera, Txi­libi­tako Ezpe­let da onena, Txo­ko­ko Itsas­mendi bigarrena eta Aralarko Brandkailua hirugarrena. 
Lehiaketaren bueltan Errio­guarda jatetxean otordu bat ere zozketatu zen epaia eman duten herritarren artean, eta Astigarragako Iñaki Ortega izan da irabazlea. 

 

Txili taberna

Hernaniko Zapa kaleko Txilibita taberna nagusitu da 2019 honetako Bakailao asteko pintxo lehiaketan, Ezpelet izeneko bakailao pintxoarekin. Pintxoaren sekretuetako bat izan daiteke Ezpe­leteko piperrautsa eta pikua daramala.
Dena den, Txilibita tabernakoek ondo baino hobeto dakite zer den Bakailao Asteko txapeldun izatea, aurtengo ez baita lehengo aldia txapela lortzen dutena, hirugarrena baizik.

Etxeko sukaldaritza, oinarri
Etxean bertan ondo landutako pintxo aukera zabala eskaintzen du Josunek eta bere taldeak egunero tabernako barra gainean, baina aurtengo Ezpelet pin­txoak izan duen arrakasta haundia ikusita, Zapa kaleko taberna honek eguneroko eskai­n­tzaren barruan dauka aukeran. 2014 urtean txapela lortu arazi zien bakailao pintxoa bezala; sortu zutenetik bost urte pasa badira ere, oraindik arrakasta mantentzen du, jende askok eskatzen du eta.

Esker oneko hitzak
Josunek eta bere taldeak benetan eskertu nahi ditu aurten beraien etxera gerturatutako guztiak eta batez ere, berain aldeko botoa eman dutenak. Gustora azaldu dira Txilin ibilitako jendetza ikusita.  

 

 

Txoko Kafe-Bar

Bakailao pintxo goxoenen arteko lehiaketan aurten ere podiuma lortu du Txoko Kafe-Barrek. Hiru­garren urtea du jarrain hiru onenen artean dagoela Txoko­ Kafe-Bar, eta hori, tabernak bost urteko ibilbidea baino ez duenik!
VIII. Bakailao Asteko pintxo lehiaketan Itsasmendi izeneko pintxoarekin hartu du parte Mila eta Ibai ama-semeen taldeak, eta bigarren postua eraman dute etxera.

Garaiko produktuak nagusi
Hernaniko Bakailao Astea udazkenean sartzearekin batera ospa-tzen da, eta Txoko Kafe-Barrek keinu bat egin nahi izan dio urtaro berriari, garaian garaiko produktuak nagusituz; onddoak. Dena den, arrautz zuringo flanbeatua eta arrosa lore-hostoak ere baditu Itsasmendi pintxo zapore­tsuak.

Oraindik ere probatzeko aukera
Txoko Kafe-Bar eskaintzen duen patata tortila ospetsuengatik ezaguna bada ere, aurtengo VIII Ba­kailao Astea bukatuta ere, Itsas­mendi bakailao pintxoaz gozatzeko aukera luzatuko du Andre kaleko tabernak. 
Pozik daude Txokon hartu duen mar­txarengatik eta Bakai­lao Astean ez ezik, urte osoan ze­har herriaren harreragatik. 

 

 

Aralar taberna

Denbora luzez tabernako sukaldea itxita eduki badute ere, indarrean jarriko dituzte pertzak eta el­tzeak berriro ere sutan Aralar tabernakoek. Erakutsi baitute bakailaoa ondo baino hobeto lantzen dutela  bertan. Izan ere, bukatu berri den VIII. Bakailao astean hirugarren postua lortu du Ara­lar tabernak Brandkailua izeneko pin­txo bereziarekin. Argi utzi dute, be­raz, sukalderik gabe egon badira ere, ez zaiela ahaztu  nola aritu behar den bertan! 
Zapa kaleko 4garren zenbakiko taberna honen ezaugarri ezagunenetakoa da bertan sor­tzen den giro ona, eta aurten ere, hu­tsik egin gabe, VIII Bakailao Astean eutsi diote mailari; jende­tza hurbildu da Brandakailu pin­txo goxoa dastatzera, batez ere, ostegun eta ostiralean.  Benetan eskertuta daude arrakastarekin eta oihartzunarekin.

Gogotsu berriz ere sukaldean aritzeko
Sukalderik gabe denbora egin badute ere, segituan izango dute martxan berriro ere, eta Aralar tabernako taldea gogotsu dago berriro ere indarrean ekiteko beraien eguneroko normaltasunari.
Eskerrak eman nahi dizkiete  Ara­larren aldeko botoa eman duten herritar horiei guztiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!