Igeriketa

Alebin Liga ere Hernanin hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Igeriketa denboraldia gaur hasiko da Gipuzkoako igerileku desberdinetan maila desberdinetan. Honela, Hernaniko igerilekuan Gipuzkoako Alebin Ligako lehenengo jardunaldia jokatuko da, 16:00etan hasita. Horregatik, igerilekua itxita egongo da arratsaldez. Infantil, junior eta absolutuek ere gaur Neguko Ligari hasiera emango diote eta Hernaniko taldea eta beste taldeetan dauden hernaniarrek Lasarten egingo dute igeri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!