BIZILAGUNAK

Bizilagunekin bazkaltzeko, izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Eguna zehaztu da aurten ere, Bizilagunak ekimenerako: azaroaren 17an izango da aukera, mahai eta bazkari baten bueltan bildu, eta bertako eta kanpotik etorritako jendearen artean elkar-ezagutza sustatzeko. 

Parte hartu nahi duenak Amherrera deitu dezake, dagoeneko, izena emateko: 943 33 60 71. Behin izena emanda, antolatzaileek jakinaraziko dute norekin elkartzea egokitu zaion bakoitzari, eta laguntza emango dute, bazkaria non eta nola antolatu jakiteko, eta aurreneko harremana egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!