XALAPARTA ELKARTEA

Sagardo Txapelketa gaur, Xalapartan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Afari eder baten bueltan, XXV. Sagardo Txapelketa egingo dute gaur Xalaparta elkartean, iluntzeko 20:30etan hasita.

Denera, 10 sagardotegik hartuko dute parte: Hernaniko Altzuetak, Itsasburuk eta Zelaiak; Astiga­rragako Artolak, Bereziartuak, Lizeagak eta Oialume Zarrek; Andoaingo Gaztañagak; Urnietako Setienek; eta Zubietako Astiazaran-Iruinek. Hurrengo zita, berriz, astelehenean daukate, XXXV. Elkarte Arteko Mus Txapelketa hasiko baita, Goiz Eguzki eta Sagastialde elkarteetako bikoteen arteko partidekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!