KONTRAKANTXA

Berriro eskura, ‘Hilerokoa’

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Kontrakantxa Gaztetxean antolatu diren ekintzen kronikak jaso eta datozen ekitaldien berri ematea du helburu, Hilerokoa argitalpenak. 

Horrez gain, bestelako gaiak ere lantzen dituzte, atal desberdinetan: Kontrakantxak dio, Poesia gaztetxeroa, Sakontzen... Udara tarteko, hilero argitaratzea zaila egin bazaie ere, kaleratu dute bigarren alea, eta Gaztetxean eta tabernetan dago eskura. Kronikaren diseinua errepikatu badute ere, «indep­en­den­teak izateko» erabakiari eutsi diote. Kronikak jarraitu egingo du, Gazte­txeko berri ere ematen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!