KULTURA

Bide berriak, espazio publikoak erabiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

«Eskaerei ahal den ondoen erantzuteko» eskaerak nola bideratu zehaztu du Udalak.

Asko dira Hernanin urtean ze­har antolatzen direnak, «de­non ekimenari esker». Ho­ri horrela, Udalak zehaztu du nola bideratu beharko diren aurrerantzean espazio pu­bli­koak erabiltzeko eskaerak; «aha­lik eta ondoen erantzun nahi diegu zuen eskaerei», azaldu du.

Kontuan hartu beharreko arau hauek kalean antolatzen diren ekitaldietarako dira; pla­za, parke, eskolako patio, kale... Ez kultur etxean, ki­rol­degian edo beste eraikin pu­bli­ko batean antolatzen dire­ne­tarako.

 

Eskaerak egiteko orriak, epeak eta lehentasunak

Egin den aurreneko aldaketa da eskaera-orriari dagokiona. Aurrerantzean, espazio pu­bli­ko batean ekitaldiren bat an­to­latzeko eskaera egiteko, era­bi­li beharko da espreski ho­rre­tarako prestatu den es­ka­e­ra-orria. Udaletxeko Herrita­rre­n Harrera Zerbitzuan es­ka­tu eta en­tre­gatu behar da.

Eskaera-orri horietan, ar­du­raduna zein izango den ze­haztean, ekitaldiaz ardu­ra­tu­ko den horren datuak jarri beharko dira, eta ez taldeko beste kide batenak.

Epeei dagokienez, eskae­rak gutxienez hamabost egu­ne­ko tartearekin egin be­har­ko dira; tarte txikiagoarekin eginez gero, ezingo direla bermatu adie­ra­zi du Udalak. Bestalde, ge­hie­ne­ko epea ere zehaztu da: ezingo dira urte batetik bes­te­ra­ko erreserbak egin, gehie­nez, ekitaldia antolatu baino hiru hilabete le­he­nago egin ahal izango baitira eskaerak.

Azkenik, adierazi du es­pa­zio bera erabiltzeko eskaera bat baino gehiago jasoz gero, es­kaera lehenago egin due­nak izango duela lehen­ta­su­na.

Behin eskaera eginda, da­go­kion udal saileko langilea ja­rriko da eskatzaileekin ha­rre­manetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!