ARGIAK 100 URTE

Argiaren kazetaritza ereduari buruzko saiakera kaleratu du Bereziartuak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Gorka Bereziartua hernaniarrak idatzi du Argiaren ‘Ez gara neutralak’.

Kazetari hernaniarrak ‘Ez gara neutralak’ liburua aurkeztu berri du. Argia Jendeak etxean jaso du. Azokan ere lortu daiteke.

Asteartean aurkeztu zuen Gorka Bereziartua kazetari her­­naniarrak Ez gara neutra­lak liburua, Donostiako San Jeronimoko udal liburutegian. Argia aldizkariaren filosofiari buruzko saiakera da, «kaze­ta­ri­tza burujabe euskaldunaren aldeko aldarria».

Argiaren mendeurrenaren harira argitaratu den arren, bertako kazetari den Bere­ziar­tu­ak zehaztu zuen ez dela he­da­bidearen historiari buruzko li­burua. «Gaur kazetaritza eus­keraz egiten ari bagara, nau­fragio askotatik onik atera ga­relako izan da. Baina nau­fragioen ondoren zaila izaten da barkuak osorik berrerai­ki­tzea, ontziaren puskak atera­tzen dira uraren azalera. Ho­rregatik, liburu hau hamar­ka­den ondoren azaleratutako za­tien bilduma da, nolabait».

 

Objektibotasunik ez

Argiaren filosofiari buruzko liburua aurkeztearekin batera, kazetariak aprobetxatu zuen go­go­ra ekartzeko berriro ere pro­tagonismoa hartu duela kazetaritzaren funtzioari bu­ruz­­ko debateak, azken egu­ne­ta­ko Kataluniako gertakariei es­ker. «Kazetariok gure bu­ru­a­ri eten­gabe egin behar ge­niz­ki­o­keen galderak in­ten­tsi­ta­te haun­diz agerrarazi dit­uz­te al­bis­teek. Adibidez, nola in­for­ma­tzen dugun aurrez eza­rri­ta zeu­den zenbait eskema ko­lokan ikusten ditugunean. Edo non­dik informatzen du­gun, barri­ka­­daren alde batetik ala bes­te­tik. Zein hitzekin de­fi­ni­tzen du­gun erralitatea. Zer erakustea erabakitzen dugun eta zer ez».

Bereziartuak az­­­pimarra­tzen du erabaki ho­riek ez direla neutralak, ka­ze­taritza ezin dela neutrala izan, ez­ta objektiboa ere. Baina en­pre­sa haundiek sustatutako he­da­bi­de­ak ‘objek­ti­­batzaile’ izaten saia­tzen dire­la. «Beren burua aur­kez­ten dute egiaren konta­la­ri ba­­karrak ba­li­ra bezala, gi­zar­te guz­tiak onar­tu behar du­e­la di­ru­di­en erre­­a­li­ta­te bat erai­kiz; Ar­gi­ak, ez dau­ka hori egiteko asmorik».


Burujabetzaren garrantzia

Informazioa modu askean ema­teko, komunikabidearen ja­betza edukitzea garran­tzi­tsu­a dela ere azpimarratu zuen. «Argiako kide bakoitzak he­dabidearen eguneroko era­ba­kietan eta hautu estra­te­gi­koetan zuzenean parte har­tzen du, eta medioaren jabe­tzaren parte bat ere berarena da».

Dagoeneko, eskura

Argia aldizkaria etxean ja­so­tzen dutenek dagoeneko ba­du­te Ez gara neutralak liburua. Argia Jendea komunitatea osa­tzen ez dutenek, Argiaren web­gu­neko Azoka atalean lortu de­za­kete, 14 euroan: www.argia.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!