Aitzitik, ustez lan egonkorra eta “jubilatu artekoa” zen hartatik, gero etorriko ziren urte nahasi eta krisiaren ondorioz, egun batetik bestera kaleratu ninduten eta langabezian geratu nintzen. Berriro hutsetik hasi behar. Garai horretan hainbat galderei erantzutea zaila egiten zitzaidan; orain zer egin? Nora joan? Ikasten hasi?…
Egoera ezkor hartan murgilduta nengoela, aukera berri eta proiektu desberdin bati ekiteko grinaren akuilua sentitzen hasi nintzen. Zalantzak jota, baina gertukoen babesarekin, azkenean nire enpresa sortu nuen. Ibilbide berri hura hastearekin batera Iturola elkarlan sorgunea ezagutu nuen, ezinbestekoa izan dena nire proiektuaren garapenean.
Bertan, ni bezala, bai bakarka, bai taldean, proiektu desberdinetan lanean ari zen jendea topatu nuen. Baina Iturola proiektu berriak sortu eta lantzeko toki bat izan ezezik, elkar ezagutu, ezagutza partekatu eta sarean lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkigun esparrua ere bada. Iturola egiazko alternatiba da, guztion eskura dagoena.
Mirari Legarreta - Enpresa kudeaketa
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
www.iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani