Zazpi hernaniar gaur, Miramongo proban

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Gipuzkoako Txapelketa eta Espainiako Kopako proba izango da, 16:30etan.

Bigarrenez jokatuko da Do­nostiako Miramon parkean, gaur arratsaldean, ipar mar­txa proba. 16:30etan abiatuko dira partehartzaileak, 11 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Gaurko proban, Gipuz­koa­ko Txapelketa izango da jo­ko­an, eta Espainiako Kopa­ra­ko ere, puntuagarria izango da: Kopako azkeneko proba da.

Eta aurten ere, izango da hernaniarrik, partehartzaileen artean. Zazpi herritar dau­­de izena emanda: Marijo Villalba, Arantza Errazkin, Carmen Ochandorena, David Guirado, Arantxa Astigarra­ga, Agustin Urretabizkaia eta Visi Madina. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!