errugbia

Burgos azken sailkatua hartuko dute trikoloreek gaur, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Aurrez aurre ariko dira gaur, Burgos eta Hernani, Landaren.

Hernaniarrek denboraldiko bigarren patidua jokatuko dute etxean, arratsaldeko 17:00etan, eta galtzailea azken postuan geratuko da.

Bost jardunalditan etxetik kan­­­­­po lau partidu jokatu ondoren, Landaren izan­go dute zita gaur Hernaniko Errugbi Elkarteko mutilek. Liga hasi zenetik, bigarren partidua izango dute etxe­ko zelaian; arratsaldeko 17:00­e­tan hasita izango da, Burgo­sen kontra. 

Sailka­pe­neko azkenaren eta azkenaurre­ko­aren arteko nor­ge­hiagoka izango da; parez pa­reko lehia, beraz; eta galtzailea, zuloan geratuko da. Hori horrela, orain arteko zitarik garran­tzitsuena izango da gaurkoa, her­­na­nia­rrentzat.

Burgosek kalitate haundiko ­taldea osatu du
Hernanik bi puntu ditu sailkapenean eta Burgosek berriz ba­karra. Aurrekoak, Bathcok. zor­tzi di­tu. Gutxik espero zuten Burgos hain atzean ikustea tal­de sendoa duelako paper gainean. Pos­tu horrek ez du islatzen haren plantillaren ka­litatea.

Hernanik asko dauka ira­baz­teko; izan ere, une honetan liga erdibituta dago, bi zatitan. Aurreneko sei taldeek aban­taila argia ateratzen diete azkeneko seiei: seigarrenak 17 puntu ditu, eta zapigarrenak, berriz, hamaika. Hortaz, gaurkoa irabaztea garran­tzi­tsua da, sailkapenean gora be­gi­ra jarri nahi badu.

Egoera ikusita, trikoloreen­tzat ezinbestekoa izango da za­leen indarra, beste behin. Gai­ne­ra kontuan hartu behar da, urtarrilera bitarte Landaren jo­katuko di­tuz­tela partidu gehienak, hernaniarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!