Iruñeara joateko deia, Altsasukoen alde

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Hernaniko Udalak Altsasuko gazteei eta haien senitartekoei elkartasuna adierazi nahi izan die, eta gaur, Hau ez da justizia lelopean Iruñean egingo den kontzentraziora joateko dei egiten die hernaniar guztiei. Datorren astearteko Plenorako mozioa aurkeztea aurreikusi zuten lehenengo, baina, azkenean, erretiratu, eta osteguneko Bozeramaile Batzordean erabaki zen gaurko deialdia egitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!