Disko eta liburuak aukeran berriro, biharko azokan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Plaza Berrin jarriko dira postuak bihar, 10:30etatik 14:00etara.

Azoka jarriko du berriro ere bihar, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak. Beste behin, «egoera onean dauden liburu, diska eta CDak» jarriko di­tuzte postuetan salgai, Plaza Berrin, goizeko 10:30etatik 14:00etara bitartean. Denera, «egoera onean dauden 1.000tik gora liburu, diska eta CD» direla azpimarratu dute.

Saldu, eta jaso ere bai
Postuetan material hori guztia saltzeaz gain, bilketa ere egingo dutela jakinarazi dute. «Nahi duenak erabiltzen ez dituen liburu, musika CD eta binilozko diskoak eman di­tza­ke. Ez da jasoko entzi­klo­pe­diarik, ezta aldizkaririk ere».

1.000tik gora liburu, diska eta CD jarriko dira bihar salgai.

Emateko moduko ma­te­riala daukana eta bihar azo­kara gerturatu ezin duena, azo­kasolidario@gmail.com helbidean harremanetan jarri daiteke elkartearekin.

Webgunea, aukeran
Bestalde, elkartearen ingu­ru­ko informazio gehiago nahi du­e­nak webgunean es­ku­ra­ga­rri duela ere jakinarazi dute: www.azokasolidario.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!