hernani erabaki

Astelehenetik aurrera bozkatu ahal izango da 22 proposamenen artean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Astelehenean aurkeztuko dira 22 proposamenak.

2020ko udal aurrekontuetako 500.000 euro zertarako erabili erabakitzeko epea irekiko zaie herritarrei, azaroaren 24ra arte.

Erabaki Hernani parte-hartze prozesua iritsi da bozketa fasera. 2020ko udal au­rre­kon­tue­tan txertatzeko 22 propo­sa­menek egin dute aurrera, eta orain, 500.000 euro proiektu horie­tako zeinetan erabili era­ba­ki­tzeko botoa eman ahal izan­go dute herritarrek.

Botoak emateko epea as­te­le­henean hasiko da, eta aza­ro­a­ren 24ra arte luzatuko da. Ohi bezala, 16 urtetik gorako her­naniarrek eman ahal  izango dute botoa, eta hiru bide izango dira horretarako: aur­kezpen saioetan eta infor­ma­zio puntuetan; etxean ja­so­ko diren eskuorriak bete eta udal eraikinetako poston­tz­i­e­tan utzia, eta interneten, erabaki.hernani.eus web­gu­ne­an. Bestalde, iaz bezala, 8 eta 16 urte arteko gazteek hartuko dute parte prozesuan, Eskola Agenda 21 programaren bi­tartez, ikastetxeetan.

Bilera auzoetan, etzi hasita
Proposamenak ezagutzeko aur­kezpen irekiak egingo dira au­zoz auzo. Aurrenekoa aste­le­­he­ne­an, 18:00etan udaletxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!