kataluniako adierazpena

«Katalunian izan diren ekintza biolentoak gaitzetsi ez izanaren falta nabaritu dugu»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

PSE-EEk adierazi du ez duela sinatu Kataluniari buruz EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemosek sinatutako adierazpena.

Prentsa ohar bidez, PSE-EEk adierazi nahi izan du ez duela sinatu pasa den astean EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemosek kaleratu zuten adierazpen instituzionala, Ka­ta­luniako auziari buruzkoa. «Katalunian izan diren ekin­tza biolentoak gaitzetsi ez iza­naren falta nabaritu dugu. Jus­tifikatu ezin daitezkeen ekin­tzak, eta batez ere Kata­lu­nia eta kataluniarrak, eta be­reziki Bartzelona kaltetzen dituztenak». Era berean, «de­zep­zioa» izan da sozia­lis­ten­tzat, «alderdi bakar batek ere ekintza biolentoak gaitzesteko eskaera argirik ez egin izana».

«Demokrazia batean ez da inor epaitzen bere ideia edo proiektu politikoagatik»

Auzitegi Gorenaren senten­tzi­arekiko PSOEk erakutsitako jarrera ere babestu dute Her­na­niko sozialistek. «Garden­ta­su­nez eta berme guztiekin egin den prozesu judizialari bukaera jarri dio epaiak, eta beraz, epaia errespetatu eta betetzen dugu, Eskubide De­mo­kratiko eta Sozialeko Es­ta­tu bati dagokion moduan. Hiritar guztiak berdinak gara legearen aurrean. Inor ez dago gainetik, eta denok bete behar ditugu. Era berean, demo­kra­zia batean ez da inor epaitzen bere ideia edo proiektu po­li­ti­ko­agatik, baizik eta orde­na­mendu juridikoan jasotako delituengatik». 

«Kataluniarren arteko elkarbizitza dago jokoan»
Sozialisten esanetan, «Pro­césa­ren epaiketak iraun bi­tar­tean Auzitegi Gorena au­to­nomia, gardentasun, berme eta profesionaltasun eredu izan da, Botere Judizialaren fun­tzionamendu zuzenaren erakusle».

Orain, epaia emanda, «eta­pa berria» ireki dela gehitu du, eta Espainiako Gobernuak «de­mokraziaren sen­do­ta­su­netik, proportzionaltasunetik eta ba­tasunetik» bermatuko dituela «elkarbizitza, segur­ta­suna eta lede demokratikoa». «Kataluniak orain Kata­lu­ni­a­rekin hitz egin behar du. Ka­ta­luniarren arteko elkarbizitza dago orain jokoan, eta ez, dagoeneko, Espainiako lu­rral­detasuna». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!