Esku Pelota

Bi partidu gaur, pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 25a, 00:00

Hernaniko pelotariek gaurko bi partiduekin hasiko dituzte asteburuko jardunaldiak. Batetik, Bergaran ariko dira 20:00etan Oiartzabal eta Etxarri jubenilak, Gipuzkoako Txapelketan, batere porrotik izan gabe azken fasera sailkatzeko lanean. Bestetik, 20:30etan Hernanin jokatuko dute Salaberria eta Insausti seniorrek. Hauek ere orain ar­te­ko partidu guztiak irabazi dituzte. Gaur, Epleren aurka ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!