Pintura

Erakusketa, Azkueren azken lanekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 25a, 00:00

2015ean Biterin jarri zen Azkueren lanen erakusketa, Azpiazurenekin.

Angel Azkue margolari hernaniarrak geometria izan zuen inspirazio iturri, bere margolari ibilbideko azken fasean. 2009an hil zen arte egindako lan horiekin osatutako erakusketa jarriko da Irungo Amaia Kultur Zentroan, eta gaur irekiko da. Azaroaren 17ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jai-egunetan, 11:30etatik 13:30etara. Doan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!