Jabetze Eskolak

Azken saioa gaur, prostituzioaz

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 25a, 00:00
Amelia Tiganus prostituzio sistemari buruz aritu zen asteartean.

Jabetze Eskolen Sareak antolatutako eztabaida feministetan azkenekoa egingo da gaur, Péter Szil psikoterapeutarekin, 18:30etan Biterin.

Eztabaida Feminista saioak antolatu ditu Arrasate, Az­pei­tia, Eibar eta Hernaniko Uda­lak biltzen dituen Gi­puz­koako Jabetze Eskolen Sareak, eta gaur­koa izango da azken sa­ioa. Biterin, 18:30etan hasita, Gi­zo­nak, pornografia eta prostituzioa izango ditu hizketagai Pé­ter Szil, psikoterapueta, he­zi­tzaile eta indarkeria patriarkalari buruzko gaietan aktibistak.
Gaurkoa hirugarren eta az­ken saioa da, prostituzioa eta sexu-lana auzitan jarri dituen eztabaida zikloan. Aurretik Amelia Tiganus eta Conxa Borrell izan dira hizlari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!