gure market

Elikagai sektoreak topaketa gaur, Oronan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 25a, 00:00

Gaur egingo da Gipuzkoako elikagai industriako enpresen eta agenteen bigarren topaketa, Oronan. Goizeko 09:30etan hasi eta eguerdiko 12:30etan amaituko da. Ekitaldiak 3 ordu iraungo ditu.

GIPUZKOA mailan elikagai in­dus­trialen elkarlana susta­tzen jarraitzen dute Beterri-Bu­runtza Udalek eta De­ba­ba­rrena, Oar­so­aldea eta To­lo­saldeako ga­rapen agentziak. Hori ho­rrela, gaur bigarren topake­ta bat egingo da Oro­nan, goi­zeko 09:30etatik, eguerdiko 12:30e­ta­ra.
Ekitaldiak, guztira, 3 ordu iraungo ditu gutxi-gora­be­he­ra, eta elikagai sektorean pil-pilean dauden gaiak lan­du­ko dira; besteak beste, elikadura arriskuak eta ondorioak, pre­sio altuekin gertatzen diren elikaduraren eral­da­ketak, eko­nomia zirkularra elika­dura sektorean, tenden­tziak eta arrakasta kasuak...

Izena aurrez eman beharra
Sektoreko edozein enpresak hartu dezake parte, aurrez izena emanda. Doan da.
Topaketa antolatu da, Foru Aldundiko Ekonomia Sustape­ne­ko, Turis­moko eta Landa In­gu­runeko Departamen­tuaren eta AZTI Zentro tekno­lo­gi­ko­a­ren ko­la­bo­­ra­zioari esker. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!