txantxillako festak

Arima guztiak alaitzeko festak, Txantxillan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 25a, 00:00

Txupinazoaren aurretik, puzgarrietan saltoka aritzeko aukera izango da gaur, Txantxillan.

Gaur hasiko dira Txantxillako festak. Txupinazoa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta aurretik puzgarriak jarriko dira. Bihar ere ekintza mordoa izango da, tartean, Santa Barbarara VII. Krosa. 

Puzgarriak jarriko dira Txan­txillan gaur, 17:00etan, jai-gi­roa berotzeko, eta 19:00etan eman­go zaie hasiera festei, txupi­na­zoa­rekin. Maialen Lu­jan­bio eta Unai Agirrek gi­ro­tuko dute. Jarrraian, pintxo potea egingo da, eta 20:00etan Burrunba Elektro­txa­rangak jo­ko du. 

 

Auzo bazkarirako txartelak eta Kroserako izena, aukeran

Bihar ere denetik izango da; bes­teak beste, auzotarren baz­karia, 14:30etan, eta Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla VII. Krosa, 10:30etan. 
Bazkaritarako txartelak eros­teko azken eguna da gaurkoa; 8 euroan daude salgai, Aroza eta Txantxilla tabernetan. Krose­ra­ko, berriz, www.herrikrosa.eus webgunean eman daiteke izena, 5 euroan, edo bihar bertan, lasterketa hasi aurretik, 7 euroan. Sari ugari izango direla aurreratu dute.
Eguna bihar Musika Es­ko­lako txistulariekin hasiko da, eta helduen krosaz gain, ume­ena ere egingo da; baita jolasak ere. Era berean, sa­gardo dastaketa, toka txa­pel­keta, umeentzako ikus­ki­zu­na... izango dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!