Zuhaitz bat erorita, trafikoa eten da Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 24a, 08:21

Goizeko 08:00ak baino lehenago gertatu da, eta tarte batez, itxita egon da errepidea, auto ilara luzeak eragin ditu horrek. Dagoeneko zabalik dago berriro.

Zuhaitz bat erori da errepidera, gaur goizean, Chillida Leku museoaren parean; eta trafikoa etenda egon da tarte batez. Goizeko 08:00ak baino lehenago izan da hori, eta errepidea itxi behar izan dute. Ertzainen bi furgoneta eta errepideko lanetako kamioi bat bertaratu dira, arazoa konpondu eta trafikoa bideratzera.

Gertaerak auto ilara luzeak eragin ditu, baina dagoeneko zabalik dago berriro, eta trafikoa normaltasunera bueltatzen ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!