TXANTXILLAKO FESTAK

Festa bihar, Txantxillan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 24a, 00:00

Bihar hasiko dira. Azken eguna izango da, larunbateko auzo bazkariko txartelak erosteko.

Biharkoa egun haundia izango da Txantxilla auzoan, ber­tako festak hasiko baitira. Larun­batera arte luzatuko dira. 

Ezin hobeto has­teko, txi­ki­entzako puz­garriak jarriko dira bihar, 17:00etan. Hala ere, festak ofi­zialki arra­tsaldeko 19:00etan hasiko di­ra, txupi­nazoa eta arima bihurriaren eto­rre­ra­rekin. Maialen Lujan­bio eta Unai Agirrek ere girotuko dute. Ondoren, pin­txo-potea egingo da, eta egu­na dantzan amai­tzeko, Bu­rrun­ba elektrotxa­ran­ga ibili­ko da, auzoan barrena.

 

Txartelak salgai, bihar arte

Festak larunbatean jarraituko du. Besteak beste, auzo baz­karia egingo da, eta bihar arte erosi daitezke txartelak, Aroza eta Txantxilla tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!