UDAL EUSKALTEGIA

Nomofobikak: ‘Sarean kateatuak’ antzezlana, 30ean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 24a, 00:00

Hurrengo asteazkenean, ‘Nomofobikak: Sarean kateatuak’ antzezlana eskainiko dute Biterin, 18:00etan, Udal Euskaltegiaren eskutik. 

Hilabete amaieran, urriaren 30ean Nomofobikoak: ‘Sa­re­an kateatuak’ antzezlana eskainiko da Biterin, arratsaldeko 18:00etan. Hernaniko Udal Euskaltegiak antolatu du, eta sarrera debaldekoa izango da.

Antzezlanak, Donostiako Poltsikoko antzerki sorkun­tzako lehenenengo saria irabazi zuen, duela hiru urte. Ge­roztik, hamaika emanaldi egin dituzte Euskal Herrian zehar, eta urria amaitzeko, herrian egingo dute geldialdia.

 

Antzezlana eta aktoreak

Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoreak izango dira antzezlana interpretatuko dutenak.

Hauek, sakeleko telefonoarekiko menpekotasunaren au­rrean jarriko dute publikoa, «barre egiteaz gain, burua as­tindu eta hausnartzera ere bultzatuko gaituzte».

Hori dela eta, Hernaniko Udal Euskaltegiak asteazkenean, Biterira joateko gonbidapena luzatu nahi izan du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!