Errugbia

Parez pareko lehia etzi, Burgosen kontra

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 24a, 00:00

Larunbatean etxera egingo dute buelta trikoloreek; arratsaldeko 17:00etan jokatuko dute Ligako bosgarren partidua, Landaren. Hernaniarren indarra behar-beharrezkoa izango dute, beste behin.

etxetik kanpo lau partidu jokatu ondoren, Landaren izan­go dute zita larunbatean Hernaniko errugbi elkarteko mutilek. 
Liga hasi zenetik, bigarren jardunaldia izango dute etxe­ko zelaian; arratsaldeko 17:00­e­tan hasita izango da, Burgo­sen kontra. 

Liga erdibituta
Sailkapenaren azkenaren eta azkenaurrekoaren arteko nor­gehiagoka izango da; parez pa­reko lehia izango da, beraz.

Liga erdibituta dago, aurreneko sei taldeek abantaila argia ateratzen diote besteei.

Hernanik asko dauka ira­bazteko, izan ere, une honetan liga erdibituta dago, bi zatitan. Aurreneko sei taldeek aban­taila argia ateratzen diote azkenekoei; eta azkenekoen artean, aldea txikia da. Hortaz, Hernanik irabaztea garran­tzitsua da, sailkapenean gora egin nahi badu. 

Bestalde, kontuan hartu behar da Burgos dagoela ze­rrendaren az­keneko postuan, baina pos­tu horrek ez duela islatzen haren plantilaren ka­litatea.
Egoera ikusita, herna­nia­rrentzat ezinbestekoa izango da zaleen indarra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!