UDALA

Errefusa nola atera azaltzeko, postua

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 23a, 00:00

Baliabideak batu, ez errefusatu kanpainaren barruan, informazio-puntuak jartzen ari da Hernaniko Udala herriko txoko ezberdinetan.

Lizeagan izan zen astelehen goizean, eta bi zonalde bisitatuko ditu gaur, bihar eta etzi. Hain zuzen, Elizatxo auzoan eta kiroldegian izango dira egun hauetan. Asteazkenean eta ostegunean goizez, Elizatxon, eta arratsaldez, kiroldegian; eta ostiralean, aldiz, goizez kiroldegian eta arratsaldez, Elizatxo auzoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!