hernani errotzen

Orreaga-Ibañetako bunkerretara, ibilaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 23a, 00:00

Orreaga-Ibañetako bunkerretara bisita gidatua egingo dute igandean, Hernani Errotzenen eskutik. Aldez aurretik, izena eman behar da www.nabarralde.eus-en. Autobus zerbitzua ere eskainiko dute. 

Pirinioetako Bunkerren ibil–bi­dea egiteko au­kera izango da igande honetan, Naba­rral­de, Hernani Errotzen eta Mo­ta­ko Gaztelua elkarteen esku­tik. 

Irteera autobusez izango da, Donostiatik abiatuta. Ha­la ere, hainbat herritan egin­go ditu geldialdiak. Autobusa har­tu eta irteerara joan nahi due­nak, aurrez izena eman behar du: www.naba­rralde.eus.

Gerraren ondorioak, ikusgai
Espainiako 1936ko gerrak utzi­­­tako ondorioak ikusiko dira. Pirinioetako gailurren ere­mu horretan, baita eraso bati au­rre egiteko eraikitako gotorle­ku eta bunkerren az­tarnak eza­­­gutu ere. Hain jus­tu, fran­kismoak, ge­rra buka­tutzat eman eta be­rehala hasi ziren gotor gune ha­uek erai­kitzen. Gainera, bisitatuko di­tuzten gailur ho­rie­tan, Biga­rren Mundu Gerra lehertzear zela,  169 gotor gune eraiki zi­tuz­­ten Europarekiko babes le­rro mo­duan.

 

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • 08:30, Donostia, Larramendi gasolindegia
  • 08:40, Hernani, Biterin
  • 08:50, Andoain, Sorabillako bidegurutzean
  • 09:40, Iruñea, Matesa eraikinean
  • 11:00, Ibañeta
  • 14:00, Bazkaria Aruitzen
  • 16:30, Itzulera 
  • 18:30, Donostia

    Autobusa eta bazkaria: 25 euro 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!