PLAX! ZERBITZUA

Erditze eta seme-alaben ondorengo sexualitateaz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 23a, 00:00

Plax! Zerbitzuko Elena Jimenez Jimenez sexologoak eskainiko du tailerra 17:00etatik 19:00etara, Biterin. Gaur zortzi egingo dute bigarren saioa.

Sexualitateaz helduek di­tuz­ten zalantzak jarriko ditu mahai gainean gaur Plax! Zerbitzuko Elena Jimenez Ji­menez sexologoak.

Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Puerperioa, sexologia eta erotika tailerraren lehe­nengo saioa eskainiko du, Biteri kultur etxean. Bigarren saioa, aldiz, hurrengo asteazkenean izango da, gaur zortzi, leku eta ordu berean. Parte hartzea irekia izango da.

Joan nahi duenarentzat, haurren zaintza zerbitzua izango dela adierazi dute. Informazio gehiagorako: 943 33 70 17 edo berdintasuna­@her­nani.eus.

Erditze eta seme-alaben sexualitateaz aritzea, helburu

Hain zuzen, bi aldaketa mo­mentu izan­go ditu hizpide, bereziki, Jime­nezek: seme-alabak izatearen unea eta ondorengo se­xua­lita­tea, hain zuzen: «egitasmo haundi guztiek, kudeatu beharreko alde gozo zein gaziak izaten dituzte. Gurasotasunak, gure bizi­tza pertsonalean zein bikote harremanean hainbat aldaketa ekar ditzake». Izan ere, Plax!eko sexologoak azaltzen duen moduan, «hamaika aldaketa horiek, lurrikara baten moduan iristen dira gure bizitzetara eta, maiz, familia oreka bilatzea ez da erraza izaten. Horre­gatik, harreman eta momentu bakoitzaren berezitasunak ezagutu eta ulertzeak bidea erraztuko du». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!