Plax zerbitzua

Puerperioa, sexualitatea eta erotika, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Bihar, Plax zerbitzua eskainiko da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean. Elena Jimenez sexologaren eskutik izango da tailerra.

Bihar, Plax zerbitzua eskainiko da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean. Elena Jimenez sexologaren eskutik izango da tailerra; Puerperioa, sexualitatea eta erotikari buruzkoa, hain zuzen ere. Biterin izango du lekua eta euskaraz izango da. Tailerrera bertaratzeko aurretik izena eman behar da, 934 44 70 17 telefonora deituz edo posta elektronikora idatziz (berdintasuna@hernani.eus). Plaxeko antolatzaileek adierazi dute, haurren zaintza zerbitzua behar izanez gero, izena ematean jakinarazi behar dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!