Desgaitasunei buruzko Zinemaldia

Desgaitasunei buruzko Zinemaldia, bihar Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 21a, 00:00

Bihar, Desgaitasunari buruzko Zinemaldiaren hurrengo saioa eskainiko da Hernanin, arratsaldeko 19:00etan Biterin. 

gainditzen pertsona gorren elkarteak bigarrenez anto­la­tu du Desgaitasunei buruz­ko Zinemaldia eta hainbat saio eskainiko dituzte. Bi­har, berriro ere Hernanin dauka zita Desgaitasunari buruzko Zinemaldiak, arra­tsal­deko 19:00etan, Biterin. 
Bi ekintza egongo dira bihar­koan, lehe­nik, luzeme­trai bat jarriko da Biteriko pan­tailan, eta biga­rre­nik hitzal­­di bat eskainiko da. 
Pumpas, abriendo cami­nos, Rafael Ruizek zuzendu­ta­koa, eta 87 minu­tuko luze­metrai bat da. 
Luzemetrai honetan, e­­z­a­u­­garri bereziekin sortutako errugbiko talde argenti­na­rrak dira protagonistak. Istorio honek, desgaitasun in­te­lek­tualak dituzten per­tso­­­nak,  erremendimen­du al­tu­­ko kiroletan barne har­tzen dituela kontatzen du. Desgaitasuna du­ten pertso­nak errugbian jolastu deza­keten moduan, propo­satzen zaiena egin deza­kete, pazi­en­tzia eta den­bora kon­tua baita. Gaineratzekoa da, per­tsona ororentzat bide­ra­­tu­tako ekitaldiak prestatu di­re­la, beraz zeinu hizkun­tzako inter­pretea ere egongo da.
Ondoren, hitzaldi bat eskainiko da, Her­­­na­niko errugbi  inklusi­boko Andoni Lizeagak eta  Jon Insa­ustik emango dutena, Pum­pas proie­k­­tuko kide den David Izqui­er­dorekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!