Futbola

Hernaniko neska eta mutil nagusiek eta Mundarrok garaipen garrantzitsuak lortu dituzte asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Lehenengo zatian ez zen markagailua mugitu nahiz eta Hernanik hobe jokatu Zarautzek baino.

Euskal Ligako neska hernaniarrek ezustekoa eman dute Eibarren 0-1 irabazita, partidu denak irabazi zituen talde eibartarraren kontra. Ohorezko Erregionalean 4-0 irabazi zuen Hernanik eta 2-1 Preferentean, Mundarrok.

ASteburu ezin hobea izan da Hernani eta Astigarragako futbol talde nagusientzako. Ezus­te­ko handiena Hernaniko nes­­kak eman zuten Euskal Li­gako seigarren jardunaldian.  

Eibarren jokatu zuten liderraren aurka eta porrotik jaso gabe partidu guztiak irabazi zituen taldearen kontra. Pro­nos­tiko guztiak hankaz gora jarri zituzten eta 0-1 lortu zuten garaipena. Lehenengo hiru jardunalditan ez zuten garaipenik lortu, baina azken hiru jardunaldiak irabazi dituzte eta sailkapenean gora begira jarri dira.

Ez zen Hernaniren emaitza on bakarra izan. Ohorezko Erre­­gional mailako mutilek ere garaipen ona lortu zuten Zu­bipen Zarautzen kontra. Txuri­berdeek 4-0 irabazi zuten. Hasi­e­ratik hernaniarrak presioan ongi aritu ziren eta deseroso senti arazi zituzten aurkariak. Hala ere lehenengo zatia berdinketarekin amaitu zen. Bigarren zatian, ordea, lan horren emaitzak etorri ziren. Bosgarren minutuan aurreratu zen Hernani eta hortik aurrera jaun eta jabe izan zen, beste hiru gol lortuz.  

Mundarrok markagailua irauli zuen
Mundarrok ere lortu zuen Pre­ferente mailan irabaztea Zar­ku­­mendegin, 2-1 gaindituz San­to Tomás Lizeoa. Donosti­arrek sartu zuten lehenengo gola partidua hasi eta berehala, baina astigartarrek bigarren zatian markagailua irauli zuten. 

Ber­dinketa 25 minuturen faltan iritsi zen eta minutu gu­txiren faltan Ion Oiartzunen erdiraketa bat zuzenean sartu zen. 
Maila berean Hernanik 6-3 galdu zuen Deustoren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!